60 gaztetxo Sakanako Igeriketa Txapelketan

Guaixe 2009ko uztailaren 28a

Eguzkiak eta eguraldi onak presente egon izan zuen ere ostegunean Lakuntzako igerilekuetan jokatu zen Sakanako Igeriketa Txapelketarako, eta Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Lakuntzako Udalak antolatutako txapelketan parte hartzera 60 gaztetxo inguru animatu ziren. Txapelketa herrietan udako igeriketa ikastaroetan ibiltzen diren Sakanako haurrei eta parte hartu nahi duen edonori zabalik dago, eta esan bezala 60 gaztetxo aritu ziren prestatutako probatan, euren begiraleen eta epaileen laguntzarekin. Dominak guztiendakoIgerilari bakoitzak igeri egiteko bi estilo aukeratu zituen eta beste herrietako haurrekin batera igeri egin zuen. Ondoren, erreleboen txanda etorri zen, eta hor batzuetan herri berdineko igerilariez osatutako taldeak daude, eta beste batzuetan herri ezberdinetakoez osatutakoa. Eta azken proba australiarra deritzona da, igerilekuan zeharka igeri eginez egiten dena. Azkarrena eta erresistentzia handiena duena izaten da garailea. Baina Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak dioen moduan, igerilari guztiak izan ziren irabazle, giro ederra sortu baitzuten. Bukaeran guzti-guztiek domina jaso zuten eta ogitarteko eder bat, bapo merendatzeko. Autobus zerbitzua izan zen igerilariak Lakuntzaraino eraman eta bueltatzeko.