Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Frontisek antolatutako Tuterako Hiria Torneoko finalerdiak jokatu ziren, eta Alvaro Gomez eta Jon Gorritiri 17-22 irabazi zieten Amantegik eta Altunak. Hortaz, Uharte Arakilgo Jon Gorriti txapelketatik kanpo geratuko da, eta gaurko finalean Amantegik eta Altunak Bengoetxea VII.a eta Garmendia izanen dituzte aurkari. Atzoko jaialdia zabaltzen zuen partidan, Jorge Nagorek eta Arretxek 17-22 galdu zuten Antxiaren eta Zabalaren kontra. Bestalde, larunbatean Bakaikun jokatutako partida lehiatuan Mikel eta Altunak 22-21 irabazi zieten Urdanizi eta Jon Gorritiri, eta igandean, Alesonen, Jorge Nagorek eta Mitxelenak 22-16 garaitu zituzten Alvaro eta Arretxe.