Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ELA sindikatuak eskatu du Alain Berastegik salatu duen bahiketa eta torturak argitu eta iker daitezela. Sindikatuak bere oharrean dioenez, "jokabide horiek Espainiako estatuan bizi izandako gerra zikinaren unerik beltzenak ekartzen ditu gogora". Halako ekintzekin "militante politiko gazteen artean indefentsio sentimendua hedatu nahi" izana salatu du ELAk eta salatutako gertakariak "onartu ezineko beste praktika errepresibo batzuen harira datozela" zehaztu du ELAk. Komunikabideetan izan duen oihartzun eskasarekin ere kezkatuta azaldu da sindikatua eta gobernu ezberdinek "gertatutakoa ikertzeko erantzukizuna" dutela ziurtatu dute. ELAk, azkenik, berretsi egin du "salbuespenik gabe, pertsona guztien eskubideekiko hartu duen konpromisoa".