Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cafes Gometero taldeak Iruñeko Itzuliko lehen etapan izan zuen nagusitasuna berreskuratu zuten atzo, talde horretako Juan Carlos Riutortek irabazi baitzuen Mutiloabeitin hasi eta despeditu zen 102 kilometroko etapa, helmugara bakarrik iritsiz (2:34:17). Tropela bederatzi segundora sartu zen, eta hor zeuden Rural Kutxa Burunda eta Irabia Aralarreko txirrindulari gehienak. Sailkapen orokorrean Cafes Gometeroko Efren Carazo da lider (6:58:28). 6 segundora sailkatua dago haren taldekide Alberto Ginea, eta 35 segundora Rural Kutxa talde sakandarreko Beñat Txoperena igantziarra. Txoperena itzuliko lehen nafarra da eta mendi sailkapeneko burua. Gaur itzuliko azken etapa jokatuko da, Iruñean hasi eta despedituko dena, Caballo Blancon. Lasterketa esprintean erabakiko dela dirudi, baina ihesialdietarako aukera ere ematen du.