Haitirako laguntza bilketa

Guaixe 2010eko urtarrilaren 21a

Sakanako DYAk Haitiko lurrikarak kaltetutakoak laguntzeko diru bilketa egiten hasi da. Horretarako Nafarroako Kutxan kontu korrontea zabaldu du (2054 0000 41 9157963967). Horrekin batera, dirua biltzeko eltzetxuak ere jarri ditu ibarreko dendetan. Sakanako DYAk jakinarazi digunez ere, erakundeko makina bat boluntario ari da egun Karibeko irlan lanean. Haiek asteburuan bueltatuko dira eta beste talde batek ordezkatuko dituzte. Haitin egitekoa handia denez, aurrerago Sakanako boluntarioek irlarako bidea hartuko dute. DYAren kanpaina honi buruzko informazioa nahi duenak jo dezala www.dyasakana.com helbidera.