Herriaren berri Xaloa Telebistan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 22a

Baztan, Bertizarana, Malerreka, Zugarramurdi eta Urdazubiko telebista da Xaloa eta Elizondon du egoitza. Bera da Nafarroako telebista euskaldun bakarra. Aste honetan Altsasun dabil, Hiri Txit Prestuko pultsua hartu nahian. Horretarako hainbat gizarte eta kultur eragilerekin bildu dira, telebistako saioen protagonista bihurtuz. Herriz herri programaren barruan izan da guztia. Xaloa telebistako Joseba Igarabidek jakinarazi digunez, Altsasuren errealitatearen deskribapena emateaz gain, kirol, nekazaritza-abeltzaintza, emakumea, kultura, adinduak gazteak eta haurrak izan dira saioen protagonista. Esaterako, Iñigo Aritza, Korazonistak eta Zelandi ikastetxeetako ikasleak zuzeneko saio bat bertatik bertara ezagutzeko aukera izan eta protagonista bihurtu dira. Xaloa Telebistaren kameren aurretik ere pasa dira, besteak beste: Unai Hualde, Amaia Oiarbide Goikoetxea, Gurutze Arregi, Erkuden Azanza, Ignazio Zelaia eta Miren Oiarbide; Koldo Arnanz, Bierrik fundazioa, gazte asanblada, sindikatuak, Cederna-Garalur, Kima euskara taldea eta zenbait kirol talde. Sakanan gehiagotanXaloa Telebistaren Herriz herri programak Nafarroako 40 herri bisitatuko ditu. Altsasun egon aurretik, lastailaren 19tik 23ra bitartean Xaloako kamarak Irurtzunen izan ziren eta Pikuxar, Albaitaritza edota Xotaren berri eman zuten. Bi herri horien ondoren Uharte Arakil, Lakuntza eta Etxarri Aranatzen txanda etorriko dela jakinarazi digute Xaloa telebistako arduradunek.www.tokiko.tv Hego Euskal Herriko euskarazko tokiko telebisten elkartearen web gunean ikusi ahal izanen dira bideoak.