Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak hitzarmena sinatu zuen agorrilaren 28an Foru Erkidegoko 26 udalerritako ordezkarirekin. Hitzarmenaren bidez, udalek bat egin dute Nafarroako Antzokien Sarearekin. 26 herritako 28 agertokik osatzen dute sarea. Tartean dira Sakanako 4 antzoki: Olazti, Etxarri Aranatz eta Irurtzungo kultur etxeak eta Altsasuko kultur gunea. Sarean sartu ahal izateko, baldintza tekniko jakin batzuk bete behar dituzte antzokiek, artistek beraien lana duintasunez lan egiten dutela eta ikusleek emanaldiaz behar bezala gozatzen dutela bermatzeko. Badira gaur-gaurkoan baldintza guztiak betetzen ez dituzten antzoki batzuk, Etxarri Aranatz, Irurtzun eta Olatzagutiako kultur etxeak esaterako. Hala ere, baldintzak laburrean betetzeko konpromisoa hartuta, Antzokien Sarean sartu dira. Alex Ruiz Pastor izanen da sortu berri den sarearen kudeatzailea. 2009rako 550.000 euroko aurrekontuarekin sortu da egitasmoa. Sakanako teknikariek argitu digutenez, "baremazioaren zain" daude oraindik ere. Urte amaierako programazioa ixten ari diren honetan, oraindik ezin dute argitu zertan gauzatuko diren diru-laguntzak.Programazio egonkorra eta kalitatezkoa helburuNafarroa osoan "antzerki, musika eta dantza programazio egonkorra sustatzeko helburuarekin" sortu da Nafarroako Antzokien Sarea. "Ekonomikoki kultur programazio eraginkorragoa eta arte aldetik, anitza, aberatsa eta kalitatezkoa" bultzatu nahi du gobernuak. Sareak kultur jarduerak deszentralizatzeko ere balioko duela iragarri du gobernuak, Iruñerritik kanpoko herrien mesedetan.