Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Preferente mailakoa ez da asteburuan abian jarriko den liga bakarra. Erregional maila ere abian dago. Guztira 64 talde ariko dira lanean, 4 multzotan banatuta. Hirugarren multzoan Sakanako bi talde lehiatuko dira: Etxarri Aranatz eta Altsasu. Etxarri Aranatzek Lekunberrin hasiko du liga, larunbatean, hilak 12, arratsaldez. Beti Kozkor izanen du arerio. Altsasuk Burlatan jokatu beharko du, Burlades taldearen kontra. Hurrengo Guaixetan emango dugu bi taldeek dituzten helburu, asmo, plantilla eta bitartekoen berri.