Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Espainiako Itzuliko hamargarren etapa jokatu zen, Alacante eta Murcia artean. 19 txirrindularik ihes egin zuten eta hauetatik lau geratu ziren aurrean eta lauen arteko esprintean erabaki zen etapa. Irabazlea Cervelo taldeko Simon Gerrans australiarra izan zen. Tamalez, Beñat Intxaustik zulatua izan zuen aurrean zegoenean eta etapa irabazteko aukera galdu zuen. Sailkapen nagusian Alejandro Valverdek jarraitzen du lider, Cadel Evans 7 segundotara eta Robert Gesink 36 segundotara dituela. Sakandarrei dagokienez Egoi Martinez 55.a da, 21:07ra; Jose Luis Arrieta 109.a, 40:34ra; eta Imanol Erbiti 134.a, 50:17ra. Gaur Murtzian hasi eta Caravaca de la Cruzen despedituko den etapa dago jokoan. Lehen mailako Alto Collado Bermejo eta bigarren mailako Alto Campo de San Juan gainditu beharko dituzte txirrindulariek, baina egun lasaia espero da. Afizionatuak. Rural Kutxako Garikoitz Bravo garaile UrdulizenSakanako Rural Kutxa taldeko Garikoitz Bravok Urdulizeko lasterketa irabazi zuen atzo, 23 urtez azpiko Torneorako baliagarria dena. 77 txirrindularik hartu zuten irteera eta soilik 14 iritsi ziren helmugara. Ihesaldi luze baten ondoren Bravok eta Tamayok esprintean erabaki zuten garaipena, Bravoren alde. Naturgas taldean dabilen Xabier Zabalo olaztiarrak jarraitzen du Torneoko buru.