Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailaren 30ean hasi zen eskuz binakako afizionatuen Lodosako Virgen de las Angustias torneoa, kadete, gazte eta 22 urtez azpiko mailatan jokatzen ari dena. Gazteen mailan Jauregi eta Zabaleta dira finalista batzuk, eta euren arerioak zein izango diren igandean erabakiko da, 11:30ean, Ansotegi-Lukin eta Jaunarena-Pazos bikoen lehia jokatu eta gero. Igandean ere 22 urtez azpikoen finalerdietako bat dago jokoan: Galarza eta Bergerak Narbarte eta Telletxeari eginen diete aurre. Beste kanporaketa irailaren 17an jokatuko da: Garralda-Untoriak Rico-Peñas izanen dituzte arerio. Leitzako V. TxapelketaIgandean eskuz binakako Leitzako V. Txapelketako finalak jokatuko dira, goizeko 10:00etatik aurrera. Kadeteetan Jaunarenak eta Jakak Zestau eta Beraza izanen dituzte arerio, gazteetan Ansotegik eta Iturriagak Dorronsoro eta Pazos, eta senior mailan Onsalo eta Iriartek Idoate eta Uzkudun.