Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kurtso berriarekin batera ikasturtea mustuko du Sakana Igeriketa Taldeak. Aipatu taldean aritu nahi dutenek izen-ematea zabalik dute. Horretarako ondorengo telefonoetara deitu behar da: 625 304 014 (Mikel), 659 607 391 (Mariaje) eta 687 064 986 (Ruben). Kurtsoa antolatzeko batzarra 16anDagoeneko 7-8 urterekin eman daiteke izena Sakana Igeriketa Taldean, nahi den adinera arte. Monitore lanetan Mikel Galanek jarraituko du eta taldearen egoitza Altsasuko Zelandi Kiroldegia izanen da. Sakana Igeriketa Taldean izena ematen duten guztiei bilera batera deituko zaie, guztien artean ordutegiak eta beste zehazteko. Hain zuzen ere Sakanako Igeriketa Klubaren batzarra irailaren 16an izanen da, asteazkenean, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan.