Teknologia berriak enpresen kudeaketan txertatzen ikasten

Guaixe 2009ko irailaren 7a

Cederna-Garalurrek teknologia berriak enpresen kudeaketan eta marketingean erabiltzeko ikastaroa antolatu du. Prestakuntza tailerra negozio-ideia bat duten sustatzaileei, sendotze-bidean dauden enpresei (azken 2 urteotan sortuak) eta jarduera dibertsifikatzeko interesa duten negozioei zuzenduta dago. Besteak beste, enpresa txikietan kostuak nola murriztu, eta eraginkortasuna eta segurtasuna hobetuko duten informatika-aplikazioak eta komunikazioak analizatu eta erakutsiko dira. Saioak hilaren 21, 23, 28 eta 30ean izanen dira (astelehen eta asteazkenetan) 17:00etatik 20:30era. Cederna-Garalurrek Arbizuko Utzubar industrialdean duen egoitzan emanen da tailerra. 948 567 010Informazioa eta izen ematea telefono horretan egin daiteke (Maialen).