Guadalupeko Ama San Pedro zelaian

Guaixe 2009ko irailaren 9a

Asteartean ospatzen da Guadalupeko Amaren eta Extremadurako Eguna. Hori dela eta, La Encina kultur elkarteak bere ospakizunak domekara aurreratu zituen. Aurten antolatutako ekitaldi gehienak San Pedro zelaian izan ziren. Eguerdiko mezan Badajozko Nuestra Señora de la Piedad de la Coronada taldeak abestu zuen. Ondoren talde horretako kantari eta dantzariek saioa eskaini zuten. Auzatea izan zen eta burruntzi-pintxoa, txerri-masaila eta ardi-txorizoa moduko Extremadurako jakiak dastatzeko aukera izan zen. Jatorri bereko jakiek presentzia izan zuten bazkarian. Mahaiaren inguruan 120 bat pertsona bildu ziren, Coronadatik etorritako 44 lagun, Iruñeko etxe erregionaletako 10 bat kide eta La Encina elkarteko kideak. Eguna borobiltzeko Iortia kultur guneak dantza saioa hartu zuen. Antonio Manuel Moreno, La Encina elkarteko bokalaErromeria ospatzen duzuen aurreneko aldia, ezta?San Pedro zelaian egiten dugun aurreneko aldia da, baina herrian, kaputxinoetan, zenbaitetan ospatu dugu eguna. Baina han egitea ez da gauza bera. Erromeria, basoa, jatea eta halakoak dira. Hangoaren aldean, hori bai, hemen zuhaitz gehiago dago. Zenbat bazkide zaudete elkartean gaur egun?Gastronomi elkarteak 60 kide ditu. Kultur elkarteak, berriz, 127. Zuzendaritzan sartu garenak Extremadura bere osotasunean hartuko dugu, Badajoz ere kontuan hartuz, orain arte Cacereserako joera izan baita.