Agorrila 1.298 langabeturekin despeditu dugu

Guaixe 2009ko irailaren 6a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi digunez ibarrean 1.298 pertsona lan bila zeuden agorrilaren akaberan, 683 emakume eta 615 gizon. Altsasuko enplegu bulegoan langabetuen kopuruak agorrilean %0,71 egin zuen gora.SektoreakZerbitzutan lan egin nahi duten 626 sakandar daude. Industrian, 510. Eraikuntzan, 96. Abeltzaintzan, 19. Aurretik lanik ez zuten eta enplegu bila dabiltzanak 47 dira. 17 kontratuAltsasuko enplegu bulegoan agorrilean 17 kontratu mugagabe eta aldi baterako 250 tramitatu ziren. Nafarroa Foru Komunitatean agorrila despeditzean 37.391 langabe zeuden, martxotik hasita zifrarik txikiena eta azken hiru urteetan izandako langabeziaren lehen beherakada da. Haietatik 18.780 emakumeak dira eta 18.611 gizon. Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusia pozik agertu zen langabeziak behera egin duelako. Baina aldi berean adierazi zuen: "errealismoz ikusi behar da, lan-merkatuak udazkenean zailtasunak izan ditzakeelako, gaur egungo krisi ekonomikoari lotuta".