Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteurrena ospatzeko Donostiako Zientzia Museoa eta Planetariora bisita eta Alde Zaharrean bazkaria zozketatuko dute, jaibusaren hurrengo bi zerbitzuetan ticketak banatuzSakandarrendako ia ohikoa da festak hastearekin batera larunbatero jaibusa herriz-herri jendea jaso eta itzultzen ikustea. Jakina denez, jaibusa Sakanako Gizarte Zerbitzuetako hiru Mankomunitateek eta Sakanako Mankomunitateak bultzatutako zerbitzua da, besteak beste jaiegunetan auto istripuen murrizketan pausuak emateko martxan jarria. Bada, jaibusak 10 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko antolatzaileek zozketa egin nahi dute jaibusaren erabiltzaileen artean. Jaibusaren erabiltzaile gehienak 20 urtetik beherako gazteak dira, baina badaude helduagoak ere. Antolatzaileek diotenez, batzuetan atzerapenarekin iritsi izan da jaibusa, zerbitzuak duen arrakastaren isla, baina orohar zerbitzuak funtzionatzen du eta oso ongi gainera. "Jaibusarekin erabiltzaileek ez dute gidatu beharrik, egon daitezkeen arriskuak ekidinez. Festa eta parrandatan alkohola eta zenbait substantzia kontsumitzea nahiko barneratuak dauden ohiturak dira, nahiz aipatutakoak kontsumitzen ez dituzten pertsonak egon, eta argi eta garbi esan behar da alkohola eta substantzia horiek ez direla bateragarriak gidatzearekin" diote antolatzaileek. Horregatik, alkohola eta substantziak kontsumitzea aukeratzen dutenendako mezua argia da: "ez ahaztu jaibusa dagoela zu eraman eta jasotzeko prest". Jaibusaren antolatzaileek eskerrik beroenak eman nahi dizkiete erabiltzaileei, erabiltzaile izandakoei, Sakanako Mankomunitateari, jaibuseko txofer eta arduradunei eta gurasoei, euren seme-alabak zerbitzua hartzera animatzeagatik eta zerbitzuan konfiantza izateagatik. Donostian egonaldia eta bazkariaHamargarren urteurrena ospatzeko zozketa eginen du jaibusak. Horretarako, hurrengo bi jaibus zerbitzuen erabiltzaileen artean zozketarako ticketak banatuko dituzte. Eta zortedunarendako, saria, bikaina: Donostiako Miramongo Zientzia Museoa eta Planetarioa ikusi eta Alde Zaharreko jatetxe batean bazkaldu. Bidaia, jakina, autobusean izanen da. Jaibusaren helburuak -Gazteak sentsibilizatu eta kontzientziatu norberaren autokontrolaren arduran, alde batetik edozein sustantzia kontsumitzerakoan eta bestetik horrek dakartzan ondorioetan.-Auto istripuek dakartzaten gaitzen murrizketa.-Alkoholaren kontsumo abusiboak sortarazten dituen isunen murrizketa.-Jai baten ondoren etxera itzultzeko erraztasunez baliatzea.-Arriskuen murrizketarekin zerikusia duten edozein kanpainen informazioa ematea.