Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kafe-ekoizle ezaguna, familia eta guzti, asteartean Irurtzunera etorri zen. Juan Valdesengana hurbildu ziren sakandar guztiek kafe pote bana jaso zuten opari. Orain etxean Euskafe kafe marka dastatzeko aukera izanen dute, etxe bereko azukreaz goxatuta. Valdestarrak Irurtzunera Sakanako eta Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuen gonbiteari jarraituz etorri dira. Jende heldua euskara ikastera edo alfabetatzera gonbidatu dute Valdestarrek. Hurbildu zitzaizkienei zera esan zieten: "¿Solo? Aprender euskera por tu cuenta es complicado, mejor en compañía". Eta taldearen laguntzarekin euskara ikastea errazagoa dela nabarmendu zuten. Mezu hori kartel eta esku-orrien bidez Irurtzundik Sakana guztira zabalduko da. 600 kafe poteHoriek dira Valdestarrek Sakanan banatu dituztenak. Horiekin batera 10.000 azukre sobretxo. Azken horiek Pikuxar eta Iratxo (Irurtzun), Aralar Mendi (Uharte Arakil), Lakuntzako Pertza (Lakuntza), Tintiniturri (Urdiain), Beti Yaten, Amandrea, Zubi Ondo, Zubeztia (Altsasu), San Miguel (Olazti) eta Errekak Artean (Ziordia) elkarteetan banatu dira.www.euskafe.com Nafarroako euskaltegien datuak eta loturak biltzeaz gain, Valdestarren irudiak plazaratuko ditu. Euskara zerbitzuekin bateraHelduen matrikulazio kanpainako laguntzaileak AEK, EOIP-IHEO, IKA eta Zubiarte euskaltegi publikoa dira, eta babesleak Baqué Café eta Nafarroako Gobernua-Euskarabidea.