ELA: ibarra egoera beltzean dago

Guaixe 2009ko irailaren 9a

Aurreko ostegunean ELAko Sakanako arduradun Gorka Vierge eta Recindsa, Isphording eta Sunsundegui lantegietako delegatuek prentsaurrekoa eman zuten. Hiru enpresen egoeraren berri ematearekin batera, ibarrak egun bizi duen egoeraren berri eman zuten. ELAko Sakanako eledunarendako "egoera beltza da eta ibarra industria-hilerria bihurtzeko bidean dago". Baieztapena oinarritzeko esan zuen: "gaur egun Sakanan ezin da lanik opatu. Gipuzkoara jotzen ari dira sakandarrak, CAF edota Irizarren lana dagoelako". Gaineratu zuenez, "Sakanan emakumea izatea zigor bikoitza da, lan aukerarik ez dagoelako". SalaketaViergek Nafarroako Gobernuari Sakanaz "ahaztu eta ibarra hiltzen uztea" leporatu zion. Aldi berean, gobernuak enplegu erregulazio espediente guztiak onartzea salatu zuen. Horrekin batera, enplegu planak Sakanan emaitzik ez duela eman nabarmendu zuen. Viergek gaineratu zuenez,"kudeatutako dirutza zaku hautsian sartu da, gizarte elkarrizketa koipeztatzeko, baina ezer ez lortzeko". ELA "lanpostuen murrizketaren aurka eta lan eskubideen defentsan jendea antolatzearen alde" agertu zen. Aldi berean, "enpresarien lotsak agertu eta Nafarroako Gobernua salatuko" dutela aurreratu zuen. ArgazkianIsphording-eko Juan Antonio Santano Tobias eta Juan Jose Olivenza Lozano. Recindsako Yolanda Barquilla Ruiz de Gordoa eta Sunsundeguiko, David Trevejo Martinez, Kike Aldasoro Lezea eta Juan Carlos Vital Sevilla.