Gertutik: Idoia Zufiaurre Galartza

Guaixe 2009ko irailaren 9a

Guaixe esku artean hartu eta itxuraldatu dela konturatuko zineten. Azaletik edo kontrazaletik, atzetik irakurtzen hastea gogoko duen jendea ere badagoelako, barrura sartu eta itxuraldaketa ere barruan eman dela ere jabetu zarete. 2004ko ilbeltzetik gaur arte asko ibili gara eta aldaketaren premia sumatzen genuen. Aldaketa informazioa egokiago emateko. Lortu dugun zuek esanen duzue. Aldaketa hori lehenik paperera iritsi da, gerora web orrira zabalduko da. Idoia Zufiaurre GalartzaDiseinugile grafikoaAurretik ere irudiaren kontu hauekin aritua zara, ezta?Animatzaile grafiko, tipografia, publizitate kontuak eta beste landu izan ditut. Diseinu grafikoak esparru asko ditu eta haietan ibili naiz. Hori jakinda Bierrik Fundazioak zugana jo zuen. Bai. Guaixerako irudi eta diseinu berria nahi zuen. Guztia berria. Horretarako astekariaren eduki guztia aztertu eta haiekin iritziak trukatu nituen. Zer izan duzu kontuan?Irakurlea. Gainera ezberdinak irakurle tipoak ere kontuan izan ditut. Irakurtzeko maila ezberdinak daudela. Batzuek korrika eta presaka ibiltzen dira publikazioak gainbegiratzen dituzte. Besteek, beta gehiagorekin, lasai asko irakurtzen dute mutur batetik bestera. Hori guztia bideratzen saiatu naiz. Azken finean, edukia antolatu eta irakurleei lagundu nahi dutena errazago opatzen. Irakurterraza egin nahi izan dut. Horregatik lana egiterakoan lehentasuna irakurleei eman diet. Adibidez euskaraz alfabetatuta ez dauden euskaldun-zaharrekin gogoratu naiz, irakurtzea kostatzen zaielako. Edo adinekoak.