Kulturetan sakontzeko ikastaroa

Guaixe 2009ko irailaren 10a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak Kulturetan sakontzen ikastaroa antolatu du, Nafarroako Gobernuaren eta Lan eta Immigrazio Ministerioaren laguntzarekin. Etorkinekin lanean ari diren profesionalei zuzendutako ikastaro hori urriaren 9, 16 eta 23an (ostiralak) izanen da. Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan 9:30etik 13:00etara. Ikastaroan besteak beste Ulises sindromea zer den, eragina, eta nola aurre egin aztertuko da. Horrekin batera, heriotza kultura ezberdinetan nola bizi den jakiteko bidea emanen du. Azkenik, estereotipoak eta aurreiritziak ditugun eta egunerokoan nola eragiten duten aztertuko da. Anafe erakundeak emanen du ikastaroa.NorendakoEtorkinekin lanean ari den diziplina anitzeko profesionalei: ludotekari, gizarte zerbitzuetako langileak, emakume arloan ari direnak, liburuzainak, lana, hezkuntza eta osasun arlokoak...Izen-ematea 648 070 710 telefonoan edota immigrazioa@sakana-mank.com e-postan, irailaren  30era arte.