Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain dela gutxi, Disney enpresak Pixar (animazio filmak egiten dituen enpresa, "UP, "Toy Story") erosi bazuen, orain Disneyk Marvel erosi behar duela entzuten da.Marvel Ameriketako komiki argitaletxea da, besteren artean IRONMAN, SPIDERMAN edota X-MEN pertsonaien eskubideak dituena; osotara 5000 pertsonai inguru ditu. Nahiz eta berez bere negozio indartsuena paperean inprimaturiko komikiak diren, jendeak, gero eta gehiago, pelikulen ondorioz ezagutzen ditu pertsonaia horiek; esaterako, Lobezno, X-Men komikiko pertsonaia. Ziurrenik pelikula ikusi duten gehienek ez dute komikia irakurri. Zineman izandako arrakasta da Disney enpresak Marvel erostean lortu nahi duen altxorra. Pelikulek sekulako diru mordoa biltzen dute urtero.Marvelen pelikulek Disney animazio pelikulekin zerikusirik ez izan arren, super-heroien eskubideak erosteak mundu berri bat zabaltzen du Disneyrentzat. Normalean ikusle guztientzako pelikulak egitetik mota ezberdinetako pertsonaien eskubideak izatera.Ez dakit nola moldatuko den Disney mundu berri horretan baina bi aukera dauzka: bere enpresan pelikula sail berri bat egin dezake ikusle helduagoentzat, edo istorioak aldatu eta super-heroien istorioak ikusle guztientzako istorio bihurtu. Bigarren aukera burukominen iturri izan daiteke Marvel komikien zaleentzat. Egia esateko nik ezin imajina dezaket nola eraldatu daitekeen honelako istorio bat ikusle guztientzat izan dadin.Adibide gisa, nola eraldatu daiteke IRONMANen istorioa? Ezjakinentzat, protagonista Estatu Batuetako ingeniari-negozio gizon famatua da, ikaragarri aberatsa, bere dirua armak saltzen eta gudarekin erlazionaturiko ingeniaritza lanekin lortu duena. Erakustaldi batean terrorista batzuek bahitu eta bahiketan izandako leherketaren ondorioz protagonistari metraila pusketa ugari bihotz ondoan sartzen zaizkio. Bihotza bateria batera etengabe konektatua ez badago metrailak bihotza zulatu dezake eta ondorioz hil. Terroristek torturaren bidez arma berria beraiei erabiltzen erakustea nahi dute beraiek Estatu Batuen aurka erabiltzeko. Baina berak burdinazko traje bitxi bat sortzen du handik ihes egiteko. Traje hori janztean IRONMAN sortu eta bere super-heroi gisa bizi berria hasten du.Esan bezala, ez dakit nola birziklatu daitekeen istorio hori Disney pelikula bihurtzeko. Marvel argitaletxearen jarraitzailea banintz oraintxe bertan dardaraka nengoke.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com