Irristaketa eskoletan izena ematea zabalik

Guaixe 2009ko irailaren 15a

Irristaketa denboraldia urrian hasiko da Sakanan, baina Olatzagutia, Urdiain eta Altsasuko eskoletan izena emateko epea zabalik dago irailean barna. Olatzagutiako Sutegi Irristaketa Taldean 4 eta 16 urte arteko gaztetxoak aritu ahal dira, eta entrenamenduak kiroldegian izanen dira, asteazkenetan eta ostiraletan, 18:00etatik 19:30era arte. Urdiaingo Aitziber Klubean 4 eta 16 urte arteko gaztetxoak ariko dira eta entrenamenduak pilotalekuan eginen dituzte, asteartetan, 19:00etatik 20:00etara. Eta Altsasuko Irristaketa Taldean 5 eta 16 urte arteko gaztetxoak ariko dira. Asteartetan eta ostegunetan entrenatuko dute. Aipatu hiru taldeetako entrenatzailea Julia Acebes olaztiarra izanen da. Bestalde, Altsasuko Irristaketa Klubak igandean irristaketa topaketa antolatu zen. Irristalariendako jokoak egon ziren eta horretaz gain kategoriaka lasterketak izan ziren.