Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak Sakanako kirol elkarteetan monitore euskaldun eta formatuekin lan egitea sustatu nahi du, haur eta gaztetxoen jarduna euskalduna eta kalitatezkoa izan dadin. Horretarako, denboraldi oso batean monitore kualifikatu eta euskaldun bat kontratatzeko laguntza eskainiko du Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak. Bete beharreko baldintzakLaguntza eskatu ahal izateko ondoko baldintzak bete beharko dituzte kirol elkarteek: kirol elkartea Sakanakoa izatea; taldearen haur kopurua 8-12koa izatea; haur eta gaztetxoen adin tartea 6-16 bitartekoa izatea; eta zerbitzua edo jarduna euskara hutsezkoa izatea. Monitoreen ordainketa entitate eskatzaileak hartuko du bere gain, eta ondoren dirulaguntza esleituko zaio taldeari. Bestalde, ohiko begiralearen laguntzaile postua betetzea ere onartzen da, ez bakarrik erdalduna ordezkatzea. Eta aipatzekoa da aurreko denboraldietan dirulaguntza hau jaso duten taldeek ezingo dutela berriro ere jaso. Dirulaguntza 1.000 eurotakoa izango da talde bakoitzarendako, eta ikasturte bukaeran banatuko da, ekainean, aipatu baldintzak betetzen direla ziurtatu eta gero. Kirol zerbitzuak jardun honetarako daukan aurrekontua esleitzeko aurretik zehaztutako irizpideak betetzen direla baloratu beharko du. Urriaren 16a baino lehenEskabidea egiteko eredu orriak Kirol Zerbitzuan jaso ahal dira, Mankomunitateak Lakuntzan duen bulegoan, 948 464 866 telefonora hots eginez edo kirolak@sakana-mank.com webgunean. Kirol talde interesatuek urriaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dituzte euren eskabideak Mankomunitateko erregistro orokorrean, eskabide orria betea dutela, kirol taldearen balantze ekonomikoarekin eta elkartearen IFK agiriaren fotokopia konpultsatuarekin.