Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenetik asteazkenera bitartean Nafarroako 467 ikaslek unibertsitatean sartzeko hautaprobak egin zituzten. Haietatik 6 sakandarrak ziren. Altsasuko institututik sei ikasle joan ziren probak egitera, 5 D eredukoak eta A ereduko bakarra. Iruñeko Biurdana institutuan ikasten dute Arakil aldeko ikasleek, baina oraingo honetan batek berak ere ez du proba egin. Selektibitatea LOGSE ikasketa ereduarekin egin duten azken ikasleak dira aurreko ikasturtekoak. Selektibitatea irailean eginen duten azkenak ere badira.