Sakanako Rural Kutxa taldea ez dago geldirik. Asteartean Bravok Urdulizen irabazi zuen eta asteburuan beste bi garaipen lortu ditu, eta ez edonolakoak. Larunbatean tripletea lortu zuen Sakanako taldeak, bere hiru txirrindulari izan baitziren azkarrenak: Fabregas, Filgueira eta Ferrari. Eta atzo dobletea eskuratu zuten Bermeoko Sollube Zirkuituan, 23 urtez azpiko Torneoko azken lasterketan, Arturo Ariñok proba irabazi eta Florentino Marquez bigarrena izan eta gero. Gainera, taldekako sailkapena irabazi zuen Rural Kutxak, lasterketa hasieratik bukaerara kontrolatu eta gero. Xabier Zabalo, 23 urtez azpiko Torneoko txapeldunaNaturgas taldean dabilen Xabier Zabalo olaztiarrak 23 urtez azpiko Torneoa irabazi du, Bermeoko lasterketa aipatu torneoko azken proba puntuagarria baitzen. Naturgas taldeak ongi kontrolatu zuen lasterketa eta olaztiarrak txapela eskuratu zuen, arazorik gabe.