Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatutako VI. Xiba, Euskal Herrien arteko euskal joko eta jolasen final handia larunbatean jokatu zen Lezon. 20 talde aritzekoak ziren, baina azkenean 12 talde izan ziren Lezoko frontoi irekian, tartean Etxarri Aranatz. Ondoko probak osatu behar izan zituzten: harri-jasotzea, ingudea, lasto altxatzea, dantza, trontza, koxkolak, txingak, zaku eramatea, esneuntzia, egur pila, auzolana eta sokatira. Primerako giroan, Zizurkil izan zen lanak hobekien egin zituena, eta Etxarri taldea zazpigarren sailkatu zen. Festa borobiltzeko partaide eta antolatzaileak mahai inguruan bildu ziren eta Lezoko festez gozatzeko aukera izan zuten.