Besaideko oroimen egunera

Guaixe 2009ko irailaren 16a

Sakanako Mendizaleak Taldeak mendi irteera antolatu du igandean, hilaren 20an,  Besaideko Oroimen Egunera hain zuzen. Goizeko 8:00etan jarri dute hitzordua Etxarri Aranatzen, baina ez da autobusik izanen. Besaide Udalaitz eta Anbotoren artean dagoen 564 metroko mendia da, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa arteko muga egiten duena. 1995. urtetik eta Euskal Mendizale Federazioak antolatuta, Besaide tontorrean mendi istripuz hildako euskal mendizaleak oroitzen dira. Elizkizuna eta omenaldi xumea izaten dira.Bestalde, Etxarri Aranazko Larrañeta elkarteak Etxarri-Irantzu mendi ibilbidea antolatu du. Goizeko 7:30ean aterako dira, eta Irantzun bazkaldu eta gero itzultzeko autobusa izango dute. Hurrengo irteerakIrailaren 27an Iratxo mendi elkarteak irteera antolatu du Aratzera, eta egun horretan bertan Larrunera joko dute Altsasuko Mendigoizaleek.