Vuelta. Greipelen hirugarrena

Guaixe 2009ko irailaren 16a

Etapa aspergarria izan zen atzokoa. 150 kilometro baino gehiago egin zituen ihes eginda Andalucia taldeko Andre Greipelek, baina bere ametsa ez zen gauzatu. 16 minutuko tartea ere hartu zuen Rosendok, baina azkenean tropela esnatu zen eta harrapatu zuten, helmugarako 8 kilometroren faltan. Esprintean Columbiako Andre Greipel izan zen azkarrena, Vueltako bere hirugarren garaipena lortuz. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik. Alejandro Valverdek jarraitzen du buruan, Gesink 31 segundora duela eta Samuel Sanchez 1:10era. Gaurko etapa Ciudad Realen hasi eta Talavera de la Reinan despedituko da. 193 kilometrokoa da eta esprintean erabakitzeko aproposa.