Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Ciudad Realen hasi eta Talavera de la Reinan despeditu zen Vuelta. Hasieratik bost txirrindularik egin zuten ihes: Markel Irizar (Euskaltel), Francisco Jose Martinez (Andalucia), Martijn Maaskant (Garmin), Antony Roux (Française) eta Lieuwe westra (Vacansoleil). Distantzia handia hartu zuten baina esprinterren taldeek, Columbia eta Liquigas bereziki, tropela mugitu zuten ihes egindakoak harrapatzeko. Helmugarako 2 km falta zirenean Maaskantek erasoa jo zuen eta Antony Roux bere atzetik atera zen. Helmugako marran Roux izan zen azkarrena, tropeleko esprinter garrantzitsuenak ia gainean zituenean. Sailkapen orokorrean ez dago aldaketarik eta Valverdek jarraitzen du lidergoan. Gaur Talavera de la Reinan hasi eta Avilan despedituko da etapa, Mijares eta El Mediano portuak gainditu eta gero. Avilako harresiaren inguruko aldapak aproposak izan daitezke segundoren bat edo beste irabazteko.