Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan despedituko da 19 eta 20 urteko afizionatuen Lehendakari Txapelketa, aipatu txapelketarako baliagarriak diren azken bi probak jokoan baitaude. Bihar, larunbatean XXII. Oñati Saria dago jokoan, eta igandean, Bergaran, XLIV. Martin Deunaren Saria. 23 urtez azpikoen eta elite mailakoen Euskaldun Txapelketa hilaren 27an despedituko da, Aretxabaletan. Euskaldun Torneoko azken lasterketa ostegunean jokatuko da, hilaren 24an, Uharte Iruñean.