Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean despedituko da Espainiako Vuelta. Itzulia Gaztela Mantxan dabil igandean Madrilera sartu baino lehen, etapa luzeetan. Guaixeko erredakzioa ixterakoan atzoko emaitzen faltan, Valverdek jarraitzen zuen lider (74:27:48), Gesink 31 segundora eta Samuel Sanchez 1:10era zituela. Egoi Martinez 50.a zen, 1:08:01era; Jose Luis Arrieta 90.a, 1:47:28ra; eta Imanol Erbiti 113.a, 2:10:03ra. Sakandarrak talde lan bikaina egiten ari dira. Gaur eskalatzaileek azkeneko aukera izango dute Avila eta La Granja arteko etapan, eta biharko 27 km-ko Toledoko erlojupekoan erabakiko da igandean Madrilen nor jantziko den urre kolorez.