2011rako errepideetako lau tarte arriskutsu gutxiago

Guaixe 2009ko irailaren 14a

Herri Lan Departamentuak Sakanako errepideetako lau tarte arriskutsu ezabatu edo hobetuko ditu datozen bi urteetan. Hala dago jasoa Nafarroako errepide sarean Istripuen Pilaketa Guneetako X. Jarduketa Plana, 2009-2011n. Planaren helburu nagusietako bat da trafiko-istripuetan hildakoen kopurua murriztea. Arrisku tarte horiek zehazteko 2004-2008 aldian gertatutako istripuak aztertu dituzte. Lau tarteakA-1, Iparraldeko Autobia, Altsasuko saihesbidearen tartea (397,5-398,5 kilometro-puntuak); NA-2410, Altsasu-Olazagutia tartea (31,1-32,5 kilometro-puntuak)A-10, Sakanako autobia, Iturmendi tartea (22,2-24,6 kilometro-puntuak)A-12, Sakanako autobia, A-1 errepidearekin duen lotunea (28,6-29,7 kilometro-puntuak)