Lanean dira ardura berriak hartu dituzten elizgizonak

Guaixe 2009ko irailaren 15a

Astelehenean Zamartzen bildu ziren Iruñeko artzapezpiku Francisco Perez Gonzalez eta Nafarroako bikario guztiak. Horien artean Mikel Garziandia Goñi etxarriarra zegoen. Zamartzeko arduradun izateaz gain, uda erdialdetik Mendialdeko bikarioa baita. Bere izendapenarekin batera, Uharte Arakilgo apaizaren izendapena ere jaso genuen, Antonio Lopezena hain zuzen. Biek ere haien ardurak hartu dituzte. Egiteko horien ardura Mikel Larranbebererena zen orain arte, baina ardura berriek (Zabala elizbarrutiko seminarioko errektore eta elizjendearendako gotzain-ordezkari izendatu) Iruñera eraman dute.GertutikMikel Garziandia GoñiMendialdeko bikario berria. Bai, Nafarroako ipar-mendebalde eskualdea hartzen duen eremua da. Bikariotza horrek hainbat bisita egitea ekarriko dit. Eta horrekin batera euskarazko pastoraltzaren ardura izanen dut. Baina, Uharteri lotuta.Zamartzeko ardurez gain, Aralarko santutegiko kaperaua izendatu naute. Nik ardura badut ere lan talde bat izanen dut laguntzeko: Mikel Larranbebere, Antonio Lopez, Jesus Sotil eta ohiko kolaboratzaileak. Baina Iruñera ere joan beharko dut, klaseak ematera. Larraungo artzapez-barrutiaNafarroako ipar-mendebalde guztia hartuko du aurrerantzean. Lehen Sakanako herri batzuk besterik ez zeuden.