Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiain eta Altsasuko San Pedro hariztiak hirugarrenez Bat Egin Eguna hartuko du. Domekako jaialdiak eskubide zibil eta politikoen aldeko aldarrikapena egin eta ezker abertzalearen kontrako sumarioetan auzipeturik dauden 200 bat lagunei elkartasuna adieraztea izanen du helburu.Sumario horietan dauden pertsona batzuk epaituak edota espetxeratuak edo epaiketa zain daude. Hala ekarri zuen gogora Udalbiltzaren aurkako auzian auzipetuta dagoen Maribi Ugarteburuk jaialdiaren aurkezpenean. Ugarteburuk gaineratu zuenez "halako egoerei aurre egiteko indarra eman eta jaso beharra dago" eta, horretarako jaialdira joateko deia egin zien herritarrei, "jai giroan bildu eta elkarrekin egoteko".EgitarauaEskenatoki handian10:30ean Aurkezpena.11:00etan Pirritx eta Porrotx.12:15ean Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Arotze.13:00etan Ekitaldia.16:00etan Neguri Gorriak.17:15ean Vendetta eta Hesian.Eskenatoki txikian12:00etan Orduñako joteroak.12:15ean Bertso-rap-graffiti ikuskizuna.15:30ean Fermin Valencia kantautorea.17:30ean Dangiliske folk taldea.Baso animazioa12:00etatik 18:00etara txiki-gunea. Basoan zehar: goloka hanka-paluak; hego haize folk taldea; batukada; gaiteroak eta txalapartariak.17:00etan Kukubiltxo, Kukubel 2.0 umeentzako antzerkia.Jatekoa14:30ean izanen da. Babarrunak 1.000 pertsonarendako eta beste 300endako paella izanen da. Txartelak informazio gunea. Horretaz gain, bokatak, sardinak, taloa eta burruntzi-pintxoak ere izanen dira. Kafe gunea izanen da.