Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Kuadrilategi egitasmoa jarriko du martxan Etxarri Aranatzen eta Urdiainen. Kuadrilategiren bidez Euskara Zerbitzuak gazte koadrila edo lagun artean euskararen erabilera bultzatu eta ongi pasatzea bilatzen du. Horretarako irteerak, festak, ekintzak, musika edota ikuskizunak prestatuko eta haietaz gozatuko dute gazteek. Kuadrilategi egitasmoaren eskaintza Etxarriko eta Urdiaingo D ereduko DBHko ikasleei zuzenduta dago. Herri bakoitzean talde bana izanen da, gehienez ere 24 kidez osatuta. Kuadrilategi egitasmoa aurten bertan jarriko da martxan eta 35 astez luzatuko da. Parte-hartzaileek zehaztuko dute asteburuan zein ordutegi izanen duen egitasmoak, baina astean bi ordu eta erdiko iraupena izanen du.Izen emateaKoadrilaka, gutxienez 5 gazte talde bakoitzean; irailaren 25era arte. Telefonoz: 689 029 778 edo e-postaz: arakil.euskara@sakana-mank.com.