Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artista honen lana, "Nº2 OFDHLC" izenburua duelarik, "Otra manera de hacer la calle" bilduman parte hartzen du. Bertan, Carla Bruni agertzen da bere ohikoa den aingerutar irudi, itxurarekin, aingeruz inguraturik eta 50 €-ko bi biletez eginiko edo irudikatutako hegoekin, honela, polemikaren erdian sartuz.Nahiz eta lana interneten egon orain dela denboraldi bat, orain izan da oihartzuna hartu duen momentua, Frantziako presidentea, Nicolas Sarkozy, eta bere emaztea, Espainiara eginiko bisita batean.Alysa-k, ikuspegi garratzez irudikatzen du Carla Bruni, zeina irekia dagoen nahi ditugun interpretazioetara. Misteriotsu eta gaur egungo panorama artistikoan indar handiarekin sartzen ari den artista dugu, beraren inguruan gutxi dakigu, gainera. Ingalaterrako Bansky-ren fenomenoaren antzekoa da.Gaur egun, modan dugun artista bat da, bere freskotasun, zintzotasun eta publikoarekin lortu izan duen sintoniarengatik. Bere obra konprometitu eta garratza, gaur egungo gizarte akartonatua indarrarekin astintzen agertu da. Honekin guztiarekin eta internetaren laguntzarekin proiekzio handia eta nabarmentasuna lortu izan du.Beraz, esan dezakegu Alysa polemikoa, eskandalagarria, lotsagabekoa eta probokatzailearen aurrean aurkitzen garela,bere lan guztiz garratz eta zorrotza erakusten digula. Oso ondo landutako estetika eta konposizio oso politta zein armoniotsu baten bidez mezu garratz eta gogorra bildu nahi duen artista.Itziar Nazabal