Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bueltarik gabe zuzeneanKaleginez taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du gaur, gaueko 23:30ean, Olatzagutiako Maisuenea Gaztetxean. Joan zen astean ikusi zuen argia Bueltarik gabe diskoak. Iñaki eta Xabier Garmendia, Julen Arratibel eta Angel Gorospe Olaztiko gaztetxeko oholtza gainera igoko dira diskoa zuzenean aurkezteko. Sakandarrekin batera, Gernikako Bertan bera punk-rock taldea igoko da agertokira. Sanmigel jaiak asteko modu ederra izanen da.Alemania eta Altsasu musikak uztartutaMusikak Alemania eta Altsasu batuko ditu gaur, Altsasuko gaztetxean. Alemaniako Civil Victim taldeak hardcorea jarriko du eta Altsasuko Disaster Krew taldeak, berriz, punck-a. 23:00etan emanen diote hasiera kontzertu bikoitzari.