Artea Oinez 09 Altsasun

Guaixe 2009ko irailaren 25a

Gaur arratsaldean mustuko dute Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak antolatutako erakusketa. 68 artisten lanak ikusgai egonen dira urriaren amaierara arte. Euskal artearen egungo errealitatea gertutik ezagutzeko aukera paregabea izanen da. Arteak eta euskarak bat egiten dute urtero Artea Oinez erakusketan. Apirilean mustu zuen Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak erakusketaren azken edizioa Iruñean. Donostiatik pasatu eta gero, Sakanara iritsiko da gaur erakusketa. Datorren asteartetik aurrera, ikusgai egonen da Altsasuko Iortia kultur gunean. Urteak joan urteak etorri, Euskal Herriko artisten bilgune bilakatu da Artea Oinez erakusketa. Euskal artearen egungo errealitatea gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. 68 artista, 11 estilo68 artistak parte hartu dute edizio honetan, artista konsagratuak batzuk eta hasi berriak besteak. Denen artean, hizkuntza eta teknika anitzetako 71 artelan egin dituzte erakusketarako: 51 pintura (mihise gaineko olioak, akuarelak, tenpleak, akrilikoak, collage-ak...), 13 eskultura (egur, harri, altzairu, brontzezkoak...) eta hiru buztinezko lan.Erakusketaren komisario Josu Reparazek katalogoan azaltzen duenez, "erakusgai jarritako lanik gehienak korronte abstraktuan kokatzen dira, nahiz eta espresionistak, neofiguratiboak edo hiperrealistak ere badauden. Hala ere, paisaia figuratiboaren lirikotasuna ongi irudikatuta dago, eta azken joera artistiko europar eta amerikarren inguruko hausnarketarako espazioa ere aurki daiteke".Antolatzaileek artista guztien eskuzabaltasuna eta atxikimendua eskertu dute.Sakana, artisten bailara2009ko Oinezaren antolatzaile Etxarri Arananazko Andra Mari ikastolak leku berezia egin nahi izan die Sakanako artistei. Izen handikoak batzuk eta ibilbidea egiten hasi berriak besteak, Sakanako 11 artistak egin diote bere ekarpena Artea Oinez 09 erakusketari. Asun Goikoetxea, Dora Salazar, Manuela Arregi, Sagri Mauleon, Helena Santano, Koldo Arnanz, Itziar Nazabal eta Miren Ustarrozen kuadroak, Txuspo Poyoren proiektuaren argazkia eta Dora Salazar, Mikel Okiñena eta Jose Ramon Andaren eskulturak ikusi ahal izanen dira Altsasuko Iortia kultur gunean. Beste egitasmoakArtea Oinez 09 erakusketarekin batera, bi egitasmo berezi antolatu ditu aurten Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak. Batetik, Jose Ramon Anda bakaikuarraren Ezustekoa II artelanaren brontzezko 40 kopia sortu ditu, "Andra Mari ikastolaren urte bakoitzeko bat". Horrela, Bakaikuko artistak "arte eta kulturari egin dion ekarpena" eskertu nahi izan du. Bestalde, Dora Salazarren laminak eta zazpi idazle ezagunen hitzak bildu zituzten Beriainen itzalean liburuan. Andra Mari ikastola osatzen duten 14 herriak eta Sakanako irudi orokorrak jaso ditu Dora Salazarrek 32 laminatan. Urriaren 1etik 23ra Uharte Arakil, Lakuntza, Etxarri Aranaz eta Altsasuko Nafarroako Kutxaren bulegoetan ikusgai egonen dira lamina horiek. ArtistakMargolariak: Xabier Agirre, Jose Ignacio Agorreta, Florencio Alonso, Jose Ramon Amondarain, Jose Mari Apezetxea, Angel Arbe, Belen Arevalo, Koldo Arnanz, Manuela Arregi, Alfonso Askunze, Pello Azketa, Juan Luis Baroja, Iñaki Bilbao, Jose Miguel Corral, Gentz del Valle de Lersundi, Patxi Ezkieta, Cristina Galobart, Iñaki Garcia, Luis Garrido, Juan Luis Goenaga, Asun Goikoetxea, Joaquin Ilundain, Jesus Lazkano, Adriana Lorente, Ana Mari Marin, Sagri Mauleon, Angela Moreno, Xabier Morras, Manuel Muniategiandikoetxea, Ignacio Muro, Itziar Nazabal, Felix Ortega, Carmelo Ortiz de Elgea, Fernando Pagola, Diana Pardo, Julio Pardo, Txuspo Poyo, Fito Ramirez-Eskudero, Mari Jose Recalde, Alberto Rementeria, Dora Salazar, Helena Santano, Sagrario San Martin, Koldo Sebastian, Juan Mª Sukilbide, Daniel Tamayo, Itxaso Ugalde, Jabier Villarreal, Jose Luis Zumeta eta Ramon Zuriarrain.Eskultoreak: Faustino Aizkorbe, Jose Ramon Anda, Nestor Basterretxea, Carlos Ciriza, Jesus Maria Elizainzin, Xabier Elizalde, Angel Garraza, Juan Gorriti, Koldobika Jauregi, Vicente Larrea, Mikel Okiñena, Dora Salazar, Josetxo Santos, Xabier Santxotena, Pedro Txillida, Jose Ulibarrena, Miren Ustarroz y Jose Zugasti.OrdutegiaGaur, 19:30ean, mustutze ekitaldia Altsasuko Iortia kultur gunean. Erakusketa ikusgai egonen da urriaren 25era arte, asteartetik ostiralera 18:30etik 21:00etara eta igande eta jai egunetan, 18:30etik 20:30era.