Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan 19 eta 20 urteko afizionatuen Lehendakari Txapelketa despeditu da, Oñatin eta Bergaran jokatutako bi lasterketekin. Ordura arte Rural Kutxa talde sakandarreko Garikoitz Bravok gidatzen zuen txapelketa. Oñatin ez zen ezer erabaki eta Bergaran dena ematera atera zen Bravo. Asentzioko igoeran erasoa jo zuen, helmugarako 15 kilometroren faltan, eta bere atzetik Izagirre, Merino eta Sanz atera ziren. Tropela tiratzen hasi zen, eta helmugan bertan harrapatu zuten. Esprintean Ramon Domene nagusitu zen, eta Bravo bosgarrena izan zen. Bi punturen alde eskasagatik Domenek irabazi du Lehendakari Txapelketa. Noel Martin (Naturgas) bigarrena izan da eta Garikoitz Bravo hirugarrena. Gara egunkariak Lehendakari Txapelketa antolatzen du baina puntuazio sistema ezberdina erabiltzen du. Torneo honetan Noel Martin izan da txapelketako burua, Garikoitz Bravo eta Ramon Domeneren aurretik. Nolanahi ere Rural Kutxak denboraldi bikaina egin du.