Nesken IV. Pala Txapelketan izena ematea zabalik

Guaixe 2009ko irailaren 23a

Sakanako Mankomunitateak, Etxarriko Pilota Eskolaren eta Etxarri Aranazko, Uharte Arakileko eta Ergoienako udalen laguntzarekin, Sakanako Nesken IV. Pala Txapelketa antolatu du.Lau kategorietan jokatuko da txapelketa: gaztetxoak, gazteak, helduen lehen maila eta helduen bigarren maila. Partidak ostiraletan (19:00etatik aurrera), larunbatetan (15:00etatik aurrera) eta igandetan (10:30etik aurrera) jokatuko dira, Etxarri Aranazko, Dorraoko eta Uharte Arakilgo frontoietan. Urriaren 9ra arteIzena ematea zabalik dago urriaren 9ra arte. Horretarako bi aukera daude: Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzura deitu (948 464 866), edo ondoko telefonora hots egin: 638 138 231 (Migel). Lehen mailan izena ematen duten bikoek 10 euro ordaindu behar dute, bigarren mailakoek 5 euro eta gainontzeko mailakoek ez dute ordaindu beharko. Sariak garaikurrak, gaztak eta talasoterapiako sarrerak izanen dira.