Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko Udalak aurten eta heldu den urtean dermioko zenbait bide konponduko ditu. Alde batetik, Learreko bidea asfaltatuko da aurten. Bestetik, Pilareko ermitatik Urdiaingo mugara arteko bidean ere konponketak eginen dira eta, azkenik, Hargaingo bidea ere konponduko da. Bi urtetarako aurrekontua 100.000 euro izanen ditu. Nafarroako Gobernuak %60ko diru-laguntza emanen dio udalari. 30 urtePartzela kontzentrazioa egin zenetik bideetan ez da konponketarik egin.