Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean, irailaren 28an hasiko dira AEKko eskolak. Orduan hasiko dira irakasle eta ikasleak euskararen munduan murgiltzen, irailaren bukaerara arte. Nolanahi ere AEK-k ateak zabalik dauzka oraindik eta euskara ikastera edo hobetzera animatu nahi dutenek aukera aparta dute izena emateko. Aurten zortzi irakasle ariko dira Sakanako Itxesi euskaltegian. Ikasturte berria antolatzeko lanetan murgilduta egon dira, izena ematen dutenen beharrak eta dagoen eskaintza bat egiten. Guztien ordutegiak eta beharrak bateratzea ez da lan makala, baina buelta asko eman ondoren martxan dago ikasturte berria. Adierazi digutenez, matrikulazioa mantendu egin da, aurtengo urteetakoa bezalatsua da, eta ikasturtea hasteko gogoz daude. 14 taldeEskaintza zabala izanen da. Altsasuko Itxesi euskaltegian guztira 10 talde ariko dira, 5 goizez eta 5 arratsalde eta gauez, maila guztiak hartzen dituztenak, hau da, hasieratik EGA arte. Eskaintza zabal honekin, lan txandakatua dutenek goizez eta arratsaldez joateko aukera izango dute. Horretaz gain Irurtzunen gauetan ariko den taldea sortu da, eta Arbizun duela bi urte lanean hasi zen taldeak jarraituko du. Aurten hirugarren urratsari ekinen diote. Guztiak astelehenean hasiko dira lanean, hilaren 28an. Bestalde, gurasoei propio zuzendutako bi talde ariko dira lanean Altsasuko Txioka ikastolan eta Irurtzungo Atakondoa ikastetxean. Urriaren 1ean hasiko dira lanean, euren seme-alabak klasean dauden bitartean. Astelehenetik ostiralera, asteazkenetan izan ezik, ariko dira lanean, Txiokan 15:00etatik 16:30era eta Atakondoan 15:30etik 17:00etara. Metodologia komunikatiboaEuskara irakasteko orduan metodologia komunikatiboa erabiltzen dute AEKn, hau da, komunikatzeko gaitasuna ahalik eta azkarren hartzea da helburu. Izan ere nor bere mailan dakiena erabiltzeak garrantzi handia du. Klaseez gain ikasturtean zehar klaseko afariak, irteerak, txango txikiak eta baita ikasturte amaieran euskaltegiko barnetegia ere egiten dute, maiatza aldera. Horretaz gain, euren euskara mantendu nahi dutenendako Mintzakide ekintza osagarria ere badago, euskaldunak euren artean euskara egiteko elkartzea ahalbideratzen duen egitasmoa. Gogoratu Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza ere jaso ahal dutela ikasleek txintxo-txintxo eskolara etorriz gero. Informazioa jasotzeko edo ikasturte berrirako izena emateko Itxesi euskaltegitik pasa daiteke (Altsasun) edo 948 468 258 edo 607 624 392 telefonoetara hots egin.BlogaEuskaltegian egiten denaren berri izateko beste bide bat ere badago, bloga: http://itsasieuskaltegia.blogspot.com. Bertan informazio eguneratu eta zabala dago.