Sanmigelak

Guaixe 2009ko irailaren 25a

Ekain San Migelak mahai inguruanKontzeju-etxearen beheko aldean dagoen txokoan afaltzera bilduko dira bihar, larunbatean, ekaitarrak. 22:00ak aldera eseriko dira mahaira San Migel ospatzeko antolatutako herri afarian. Afalondoan akordeoilari baten laguntzaz primeran pasatzeko aukera izanen da. Lizarragan kofradiaIgandean, hilaren 20an izanen dira ospakizunak Lizarragan. Goizeko 10:00etan gosaria eginen dute Sanmigeldarren kofradiako kideek, eta ondoren, 13:15ean, meza elizkizunetara joko dute. Mezatik aterata auzate goxoa eskainiko diete herritarrei, eta eguna borobiltzeko bazkari eder baten inguruan elkartuko dira kofradiako kideak.Arbizun aateaArbizun egun seinalatuetan plazan biltzen dira herritarrak, aatean. Egun horietako bat San Migel eguna da. Horrela, asteartean, arratsaldez, Arbizuko plazan bildu eginen dira herritarrak. Ardoa, gazta eta beste ez dira faltako. Ondoren asko eta asko koadrilaka bilduko dira afaltzera.