Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean ireki zituen ateak Artea Oinez 09 erakusketak. Mustutze ekitaldian, Sakanako eskulturagile, margolari eta idazleen bilgune izan zen Altsasuko Iortia kultur guneko erakusketa gela. Bertan izan ziren, besteak beste, Jose Ramon Anda, Dora Salazar, Mikel Okiñena, Helena Santano, Manuela Arregi, Sagri Mauleon, Miren Ustarroz eta Castillo Suarez. Altsasuko alkate Unai Hualdek eta Andra Mari ikastolako lehendakari Iosu Rekondok ongietorria egin zien guztiei. Euskal Herriko 67 artistaren 72 artelanak ikusgai egonen dira urriaren 25era arte. Erakusketa gela irekita dago asteartetik larunbatera, 18:30etik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 17:00etatik 20:00etara.