Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan hasiko da Estatuko B mailako areto futboleko liga. Sakanako bi talde ariko dira bertan: Irurtzungo Fluitecnik Xota F.S. eta Uharte Arakilgo C.D. Aralar Mendi. Bi taldeen helburua, bera: goian egon eta Estatuko A mailara igotzea. Iaz denboraldi bikaina egin zuten biek hala biek. Xota hirugarren sailkatu zen eta Aralar Mendi laugarren. Aralar Mendik goitik behera egin zuen. Tarte batean lider ibili eta gero, lidergo hori berreskuratzeko borrokan egon zen murgilduta, baina azkenean laugarren izan zen. Aldiz, Xota apalago hasi zen baina denboraldiko bigarren zatian primeran aritu zen, gora eginez eta liga hirugarren postuan despedituz. Hortaz bi taldeek nahikoa maila badute goian egoteko baina hala dela demostratu beharko dute. Hain zuzen euren arteko derbiak abiatuko du liga. Partida Irurtzunen jokatuko da, larunbatean, eta gogotsu dauden, elkar ezagutzen duten eta irabaztera doazen bi taldeen arteko partida lehiatu eta dibertigarria izanen da.