Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, hainbat entitateren babesarekin, XV. Txirrindula Eguna prestatu du urriaren 11rako. Aurten Irurtzunetik abiatuko da martxa, goizeko 9:00etan eta Altsasun despedituko da, gutxi gorabehera 39 km egin eta Sakana zeharkatu eta gero. Atsedenaldia, ohikoa denez, Lakuntzan eginen da. Jakina, ibilaldi ez lehiakorra da eta Sakana ezagutzea eta ongi pasatzea da asmoa. Nora joTxirrindulak eta partaideak eramateko autobus zerbitzua egonen da. 10 urtetik gorakoek parte hartu ahal dute txirrindularen festa honetan, eta izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura deitu daiteke (948 464 866) edo ondoko tokietara jo: Arakilgo udaletxera; Irurtzungo Atakondoa ikastetxera, Kultur Etxera eta Iratxo elkartera; Irañetako elkartera; Uharte Arakilgo ikastetxera edo udaletxera; Lakuntzako ikastetxera; Arbizuko kiroldegira; Etxarri Aranazko eskola, ikastola edo Lasa Kirolak dendara; Bakaikuko udaletxera; Iturmendiko udaletxera; Urdiaingo udaletxera; Altsasuko Jesusen Bihotza, Iñigo Aritza eta Zelandi ikastetxeetara, Institutura edo Razesa dendara; Olatzagutiako udaletxera edo ikastetxera; eta Ziordiko udaletxera. Urriaren 7a baino lehenago eman behar da izena.