Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako produktu ekologikoen kontsumitzaileek zita dute, eurendako propio bilera deitu baita Altsasun. Bileran Landare Produktu Ekologikoen Kontsumitzaileen Elkarteko kide bat egonen da. Taldearen esperientzia azaltzeaz gain, Sakanan antzeko elkarte bat sortzeko Landarek eman ahal duen laguntzaren berri emango du. HitzorduaUrriaren 2an, ostiralean, 19:30ean Altsasuko Gure Etxean.