Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Gudari Egunean deitutako 24 ekitaldi debekatu zituen, bere esanetan Ekinek eta Segik antolatuta zirelako. Tartean zeuden larunbatean antolatutako ekitaldi nazionala, ostiralean Etxarri Aranatzen prestatutako hitzaldia eta larunbatean Altsasun deitutako manifestazioa. Ostiralean Guardia Zibilak Etxarriko Kultur Etxea hartu zuen eta ezin izan zen hitzaldia egin. Larunbatean, arratsaldeko zortzietan zen egitekoa Altsasuko manifestazioa eta, modu berean, ordu bat lehenago guardia zibilek herria hartu zuten. Herriaren sarrera-irteeretan kontrolak jarri zituzten eta Altsasuko plaza eta udaletxe aurrean kontrola erabatekoa zen. Hamabi Patrol baino gehiago zeuden aparkatuta eta guardia zibilak jaitsita eta armatuta. Baldintza horietan deituta zegoen manifestazioa ezin izan zen burutu. Aldiz, Etxarri Aranatzen ehun lagun inguru bildu ziren eta manifestazioa egin zuten.