2 milioi euro Urdalurko hormaren pitzadurak estaltzeko

Guaixe 2009ko irailaren 29a

Ingurumen Ministerioak 2 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Urdalurko urtegiko hormaren konponketan. Lanak despeditu arte urtegiko ur kopurua ohikoa baino txikiagoa izanen da; izan ere, "filtrazioak areagotu dira eta, logikoa denez, filtrazio horiek urtegiaren nibelarekin harreman zuzena dute" dio Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Sakanako Mankomunitateak egindako galderari erantzuna emanez bidali duen oharrean. Hornidura ziurtatutaBertako teknikarien arabera, "zementu injekzioak egiten ez diren arte, ohi baino txikiagoa izanen da urtegiaren nibela. Nolanahi ere hornikuntza ziurtatuta egonen da, izan ere urteko kontsumoa 2 Hm3-koa da eta 3 Hm3 ur pilatzen dira udaberrian".  2.124.298 eurokoaHori da presa iragazgaiztu edo inpermeabilizatzeko proiektuaren aurrekontua. Lanen iraupena 8 hilabetekoa da. Mankomunitateak aurreikusten du lanak heldu den udaran hasiko direla.