Adif-ek Altsasu eta Brinkola arteko katenaria berrituko du

Guaixe 2009ko urriaren 1a

Trenaren inguruko azpiegituren mantentze-lanez arduratzen den Adif enpresak Altsasu eta Brinkola arteko trenbideko katenaria birgaitu? eta modernizatuko du. Jarriko diren elektrifikazio azpiegitura berriek erabilera hobetu eta ziurtasun handiagoa emanen dute. Esaterako, matxuren prebentzioan edo haien eraginak txikitzeko. Lan horiek Madril eta Hendaia arteko trenbidean egiten ari diren berritze lanen artean sartzen dira. Lanetara 4.490.233,7 euro bideratuko ditu Adif-ek eta bi zatitan eginen dira. Batetik Brinkola eta Otzaurte artean (2.552.205,7 euro eta 8 hilabete lanak despeditzeko) eta Otzaurte eta Altsasu artean (1.938.028 euro eta 6 hilabete lanak egiteko).