Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Miguel Nuin Moreno Ezker Batuko parlamentaria Altsasun izan zen aurreko asteazkenean bere taldearen asmoak azaltzeko. Krisia eta langabeziari buruz hitz egin zuen agerraldian eta Zangituko industrialdea urgentziaz egitea eskatu zuen, sor daitezkeen industria egitasmo berriak Sakanan kokatu ahal izateko. Krisiaren ondorioak Nafarroa osoan hedatu dira, baina bereziki zenbait eskualdetan lanpostu asko galtzen ari dira. EBren iritziz horixe da Altsasu eta eskualde osoaren kasua, industria arloak zama handia duelako Sakanan. EBko parlamentariaren iritziz, azken aldian produkzioa lekuz aldatu duten enpresen zerrenda handia da: Recindsa (Durangora eta 90 lanpostu), Dinescon (Barasoainera, 90 lanpostu) o Aceros Ormazabal (Araiara, 18 lanpostu). Gainera, eskualdeko enpresa handi batzuk EEE (Enplegua Erregulatzeko Espedientea) egoeran daude: Arfe (140 langile), Isphording (90 langile), Sunsundegui (245 langile) eta Eguzkia (120 lanpostu). EBk adierazten duenez, gainera, dozena bat enpresa txiki ere EEE egoeran daude. Gobernuari eskaerakHori dela eta, mozio bat aurkeztuko du EBk Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Gobernuari eskatzeko krisiaren kontrako Sakanarako Plan Berezia onar eta bete dezala; plana martxan jartzeko diru-hornidura gehitu dezala Nafarroako Aurrekontu Orokorretan; eta, Zangituko eskualde-industrialdea lehenbailehen bizkortzeko.